julen Berangotik - 09-09-2006 16:56:19 | Categoria:
Euskal Herria
Abuztuaren 7tik gose greban...
Iñaki de Juana euskal preso politikoa gose greban dagoelarik, janaririk hartzen ez badu ere, geure gutunak har ditzake!
Iñaki de Juana Chaos
Centro Penitenciario BOTAFUEGO
Apartado.143
11.207 Algeciras (Cádiz)
Iñaki askatu!
julen Berangotik - 06-07-2006 10:49:02 | Categoria:
Mundua
Askapena eta Komite Internazionalistek Palestina sustengatzeko manifestaldi nazionala antolatu dute larunbaterako Bilbon, arratsaldeko 17:30tan Bilboko Arriagatik!
Askapenak eta Komite Internazionalistek Euskal Herriko eragile sozial eta politikoei
Palestina sarraskitua izaten ari da.
Elkartasuna: hitzetatik ekintzetara.
Israelekin harremanak eten. Herrientzat autodeterminazioa
Palestinar herria eta demokratikoki hautatutako bere instituzioen aurka Israelek, entitate sionistak, garatzen ari den sarraskien aurrean hitzak jada kasik soberan dira. Munduko II Gerra ostean garaile irten ziren nazioarteko gobernuek, bere lurra okupatua izateko, eta palestinarren giza eskubide guztiak bortxatuak izateko uztarria derrigorrez ezarri zioten Palestinari. Uztarpe berean dago oraintze, dakusagunez.
Nazioarte berbera da, sionisten tankeen sua, hiritarren exejuzioak, bonbardaketa etengabeak, lotsaren murruz egindako lurraldearen zatiketa, milaka atxiloketa eta espetxeratzeak, biziraupenari eusteko baliabideen deuseztapena, zisjordaniaren berrokupazio eta palestinarrek demokratikoki hautatutako instituzio eta hautetsien bahiketaren aurrean isil eta eskuak geldi ageri dena. Edo oraindik gaiztoagoa dena, palestinarrei bake bidetik ibiltzeko eskaera egitera ausartzen dena, lotsagarriro, berriki G8-ak egin bezala.
Hitzak kasik soberan dira. Palestina herriak, bere borroka eta gainerako herri borrokalarien elkartasuna baino ez du alde, nazioarteak ezarri dion uztarriak gainetik astintzeko.
Euskal Herrian, herriak hitza eta erabakia izan behar duela eragile gehienek zazpi haizetara dioten orduan, Israelekiko harreman ekonomiko eta politikoak indarrean daude. Bai politika aldetik, nola kultura, hezkuntza, ekonomia entitate askoren partetik ere.
Aski da zurikeriaz! Unea da hitzetatik ekintzetara jauzi egiteko. Ordu latz hauetan, palestinarekiko elkartasuna eginez adierazten da. Behean sinatzen dugun eragileok, Euskal Herriko eragile/alderdi eta instituzioek sionistekin dituzten era guztietako harremanak eten ditzaten aldarria egiten dugu.
Hori gauzatzen has dadin, lehen pausu bezala, datorren Uztailak 8, Larunbatez, arratsaldeko 5,30etan Bilboko Arriagatik egingo den manifestazioan, parte hartzera dei egiten dizuegu, beheko sinatzaileek. Halaber, bide horretan ekiteko eta Palestinar herriaren autodeterminazio eskubidea, soberania eta bakea benetan bermatu dadin bideratzen den gainerako ekimenetan ere parte hartzera dei egiten dizuegu.
Askapena. Komite internazionalistak.
julen Berangotik - 04-07-2006 12:48:08 | Categoria:
Uribe Kosta
Sopelako Udalak jarritako traben gainetik, Sopelako Txosna Batzordeak Imanol Garairen aginduak ez zituen jarraitu eta herriko erdigunean 2 txosna montatu zituen.
Sopelako Udalak txosnak Loroñora bidali gura zituen, erdigunetik urrunduz, jaitik isolatuz, aldarrikapenekin bukatuz.. Baina Txosna Batzordeak uko egin zion, eta jaien hasiera egunean (eguaztena) txosnak montatu zituen udaletxe ondoan. Udaltzainak trabak jarri zituzten arren, azkenean txosna eremu propioa eta herrikoia eraikitzea lortu zuten.
Udalaren jarrera Jai Batzordea eratu zenetik inposaketaren aldekoa izan da: herriko kolektiboen zeregina txikitu nahian, Jai Batzordea bera desagertu nahian.. Baina ikusi dugun lez, herriak azkenean garaitu egin du Imanol Garai, jaiak herriarenak herriarentzat!
Sopela Auzo Elkartea, Munarri, Peñatxuri Surf Elkartea, Sopela eta Urdulizko Gazte Asanblada (SUGA), Taloburni eta Ugeraga Saskibaloia taldeek osatzen dabe Txosna Batzordea.
julen Berangotik - 04-07-2006 12:38:30 | Categoria:
Uribe Kosta
Espainiako Auzitegi Nazionalak bere zeregin zapaltzailearekin jarraitzen du. Oraingoan Irantzu eta Xabierri 50 urteko espetxe zigorra sartu die.
Juridikoki ez zuten kondenatzerik: froga bakarra beste atxilotu batek torturapean egindako deklarazioan oinarritzen da, epaiketan bertan deklarazio horiek torturapean sinarazi eta benetakoak ez zirela esan arren. Gainera, beste kasu batean absuelto deklaratu dituzte, froga nahikorik ez zegoelako, kasu bietan frogak berdinak izanik.
Politikoki Irantzu eta Xabier libre izan beharko lirateke Euskal Herria libre batean. Zigorra Euskal Herriaren eta euskal herritarren aurkako zapalketaren jarraipena besterik ez da.
Espainiako Auzitegi Nazionala desmantelatu!
Euskal Herria askatu!
Irantzu eta Xabier askatu!
Testua:
ETENGABE
julen Berangotik - 26-06-2006 12:41:38 | Categoria:
Kultura/Euskara
Altsasun ospatu zen Euskal Herriko XVIII. Eskolarteko Bertsolari txapelketan Uribe Kostako gazte batek jantzi zuen txapela, Arrate Illaro Getxoko gazteak, alegia.
Informazioa:
BERRIA
Arratsaldeko saioan (handien mailan), ez zen irri egiteko aukerarik egon. Saio serioagoa izan baitzen, "distira handirik gabea". Kazabon epailaren ustez, azkenean freskotasun handiena erakutsi duena eta arinen aritu dena irabazi du.
Saioaren bigarren zatirako Miren Amuriza, Mizel Mateo, Arrate Illaro, Patxi Iriart eta Maddalen Arzallus sailkatu ziren. Kartzelako lanean lurrikara batez berba egin behar zuten. Honelaxe osatu zuen Illarok bere bigarren bertsoa: "Gizakiaren botere oro ezin da gorde betiko, / ama naturak esan ezean pertsonarik ez da hilko. / Gaur esan digu: haserretu naiz, zigorra doa ta kitto. / Kanpora irten ta hilda egongo dira ehundaka mutiko, / baina badakit honekin ere ez dugula ikasiko. "
Epailearen ustez, "Illaro fresko ari da, ausart, lotsa barik. Bertsotan gustatu zait".
UKgazte-ren partetik, zorionak!
Para la correcta elaboración de este delicioso plato , primero hay que encerrar el pollo recién nacido en una nave sin apenas luz ni ventilación, bien amontonado y en la que casi no podrá moverse. Se le alimenta con una dieta repleta de aditivos para provocar el máximo engorde en el mínimo tiempo. El peso excesivo-el doble de lo normal- hace que las patas acaben llagadas en carne viva y puedan partirse en múltiples fracturas. El estado de tensión y angustia , junto al sufrimiento que padece su esqueleto y sus órganos, posiblemente acabe con su vida. Las víctimas pueden ser picoteadas por el resto o quedar muertas pudriéndose entre las demás. Con sólo 6 semanas de vida, llega el momento del sacrificio. Aunque con un poco de suerte es posible que no llegue a verlo, porque el amoniaco producido por la fermentación de las heces ya le habrá producido ceguera. Finalmente, desde el matadero será enviado a restaurantes y pollerías para que usted saboree su carne tierna y sabrosa.
julen Berangotik - 26-06-2006 11:59:10 | Categoria:
Nagusia
Adibide baten bidez ikus dezakegu zeintzuk diren El Mundo egunkariaren erizpideak erreferendumen inguruan. Manipulazio informatiboaren adibiderik garbiena:
EUROPAKO KONSTITUZIOAREN ERREFERENDUMA:
(parte hartzea %42a eta boto emaileen %76k baietza eman ostean)
El Mundok esan zuen: "
Rotunda victoria del "si" a la Constitucion con una participacion baja pero aceptable"
KATALUNIAKO ESTATUTUAREN ERREFERENDUMA:
(parte hartzea %49a eta boto emaileen %74k baietza emanda).
El Mundoren titularra: "
La mayoría de los catalanes da la espalda al Estatuto que les define como nación
Kazetaritza.
julen Berangotik - 23-06-2006 12:35:24 | Categoria:
Nagusia

Txosnak, hondartza, jaiak, mendira irteera, ezer egitea... hasi egin da uda! Ondo pasa, jaietan gozatu ta borrokarekin jarraitu!
Zezenketen aurkako Bizkaiko kolektibo animalistak antolatua, domeka honetan zezenek pairatzen duten torturaren aurkako lapikokada egongo da. Hitzordua 5etan izango da Bilboko zezen plazan.
Ezinbestekoa da animaliei eragiten zaizkien torturak salatzea! Animatu eta parte hartu!
julen Berangotik - 14-06-2006 22:57:23 | Categoria:
Gazteria
Ganebarri gaztetxea arriskuan!! Abokatuak jakinarazi digunez 72 orduko epean Gaztetxea desalojatzera etor daitezke!!
SUGAk erresistentzia egingo du, gaztetxean zein herrian. Zapatuan danok Koadrillen Egunera, entzun gaitzatela! Ta hurrengo astean danok adi ta aizkorak zorroztu!
julen Berangotik - 14-06-2006 13:27:02 | Categoria:
Uribe Kosta
Hauek dira Uribe Kostan astero egiten diren kontzentrazioak:
Algorta : egunero (lanegunetan), 20:00, Telletxe
Berango: astelehen eta ostegunetan, 20:00, Gudari enparantza
Sopela: astelehenetan, 20:00, Larrabasterran; ostegunetan, 20:00, Udaletxearen aurrean
Urduliz: astelehenetan, 20:00, Geltokiaren ondoan
Plentzia: astelehenetan, 19:50, Zubiko enparantzan
Aldiz, azpimarratu behar da hileko azken ostiraletan herri guztietan egiten diren kontzentrazioak:
Erandio: Metroko esplanada 20:00 -
Leioa: Boulevard 20:00 - Taloak, Kurkudi Herriko Tabernan
Erromo: Xake enparantza 20:00
Algorta: Telletxe 20:00 - Taloak, Amnistia tabernan
Berango: Gudari Enparantza 20:00
Sopela: Udaletxeko plaza 20:00
Urduliz: BBVren aurrean 20:00
Lemoiz: Armintza, bus geltokiaren aurrean 19:30
julen Berangotik - 14-06-2006 10:30:38 | Categoria:
Gazteria
Zapatu honetan Koadrillen Eguna ospatuko du Sopelako gazteriak herriko Balearen plazan. Gazte Asanbladak antolatuta, ekintza ugari antolatuko dira Sopelako gazteen harremanak ugaritzeko eta aisialdi askea, partehartzailea eta herrikoia aldarrikatzeko.
Horrela, 16:30etan Eskupilota Txapelketari hasiera emango zaio, lehen aipatutako Balearen Plazan. Bitartean, rokodromoan eskalada egiten ikasteko aukera izango da.
18:30etan, soka tira txapelketa, aurpegi margoketa eta paper-mural margoketa izango da. Ordu berean, sagardoa eta txistorra dastatzeko txosna zabalduko da.
19:30etan, jolasei hasiera emongo zaie eta ondoren, kalejira eginez, Ganebarri Gaztetxera helduko gara.
Arratsalde osoan zehar Azoka herritarra eta umeentzako puzgarriak izango dira.
Afaltzeko, Ganebarri Gaztetxean taloak izango ditugu eta 9ak aldera, kontzertuak hasiko dira (Narkolepsia, Stropajo eta Non Ote).
Animatu eta parte hartu Koadrillen Egunean! Aisialdi aske eta partehartzailea aurrera!
julen Berangotik - 11-06-2006 19:20:58 | Categoria:
Gazteria

Berangoko Segiren oharra:
EL MUNDO, gainontzeko espainiar hedabideak bezala, euskal gazteria kriminalizatzeko helburuarekin jarraitzen du. Sasi-informazioak zabalduz, Euskal Herriko errealitatea manipulatuz , intoxikazio informatiboa bultzatuz, gazteak salatuz... Baina,eraso guzti hauen aurrean , euskal gazteria ez dago tregoan.
Kriminalizazio saiakera guztien gainetik, euskal gazteriak antolatzen eta borrokatzen jarraituko du.
GORRIAK IKUSIKO DITUZUE!
julen Berangotik - 08-06-2006 13:58:30 | Categoria:
Nagusia
Uda heltzear da aurten ere eta danok ditugu jada buruan jaiak, txosnak, parrandak.. Horregaitik, jakin nahiko genuke zein den zuentzat Uribe Kostako jairik onena: kontzertu onak dauzelako, giro herrikoia dagoelako, txosna ugari, asko ligatzen delako, 8ak arte jaia irauten duelako... Arrazoiak ugariak izan daitezke (nahi izanez gero, jarri komentario gisa). Milesker!
julen Berangotik - 08-06-2006 10:48:54 | Categoria:
Gazteria
Atzo Txorimalo gaztetxearen desalojoaren berri emon bagenizuen ere, arratsaldean Getxoko gazteek berriz gaztetxea ireki zuten eta euren dinamikekin jarraitzeko asmoa dute.
Beraz, Amarratsak Astearen egitaraua bere horretan mantentzen da, atzo bertan Txipio Bairen hitzaldia eskaini zelarik (bide batez, oso interesgarria izan zen elkarte ekologistaren hitzaldia, gure inguruan egiten ari diren txikizoen inguruan informatuz).
Animoak Getxoko gazteriari, eta aurrera Txorimalo Gaztetxea!
AHTaren aurkako manifara joateko autobusak urtengo dira Algortatik zapatuan. Nahi izanez gero, idatzi nire e-mailera (julen_nafa@hotmail.com) eta apuntatuko zaituztet.